

Recieder, S.L., Industrias López Soriano, S.A. eta Fagor Ederlan, S. COOP. enpresek sortutako enpresa da. Ibilgailuen bizitza baliagarriaren bukaeran (BBB), horietatik ateratzen diren burdin hondakinen eta burdina ez den beste hondakinen balioa gehitzeko eta birziklatzeko prozesuetan espezializatua dago.
Teknologia berriak eta prozesu automatizatuak erabiliz, material desberdinak bereiztu, errekuperatu, balioa gehitu eta birziklatzen ditu bereizketa tasa oso altuekin.
Ateratzen diren materialek etekin altu bat daukate, ezaugarri eta konposizio kimiko egokiak mantenduz balio katean berriz sartzeko kostu ekonomikoak eta energetikoak murriztuz.

Recieder, S.L.-k, ingurumenarekin eta haren araudiarekin begirunea duen enpresa izanik, ahalik eta gehien murrizten ditu ingurumen-inpaktuak bere “zero isuri” garbiketa sistemari esker, eta baita ISO 14001 araua bete eta jarraipena eginaz.
Halaber, 2005ean sortu ginenetik gure produktu eta prozesuen kalitatearekin konprometituak gaude, ISO 9001 arauarekin ziurtatuta egonik.
Recieder, S.L., Europako Batasunak kofinantziatutako proiektu bat da LIFE ELVES 05-000317 proiektuaren barne egonik.
